viernes, 23 de diciembre de 2016

Gabonak

Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

Urteko azken egunak ere
ia iritsi DIRENEZ
opariak bai ditugu
olentzeroren ESKER ONEZ
oso ondo pasako dugu
familiarekin BARREZ
ondo pasatzea espero dugu
eskeni hori MESEDEZ
gabon alaiak eta urte berri on
etxeko guztion PARTEZ


Abenduaren hogeita laua
hemen dugu opari PILA
urtarrilaren seia gero da
amonarentzat lan ZAILA
bazkari asko prestatu behar
gero guk eman esker MILA
zorionaren bila ez joan
bihotzean hasi BILA
bi mila eta hamazazpia
bikaina izan DADILA


Urteko azken egunak ere
ia iritsi DIRENEZ
gure etxean gelditu zaitez
ez joan berriz MESEDEZ
eta urtero ekarri erraz
opariak ere BAIETZ
etorri gure eskolara bai
Mantto handiren OMENEZ
gabon alaiak ta urte berri on

etxeko guztion PARTEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario