jueves, 27 de noviembre de 2014

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2014-11-25

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
2014-11-25

5.A
Milaka urtean gizakiaren Doinua: Fernando Amezketarra
bilakaeran barrena
haserrealdiak gertatzen dira
bake-aldiak hurrena
bake-aldia da guretzako
egoerarik onena
mutilek nesken beharra dute
eta neskek mutilena.


5.B
Irratia piztu dut goizean
tratu txarrak dira berriz.
mounstroak berriz ibiltzen dira
gehienetan oso bortitz
Emakumeak beldurturikan
triste eta umil gabiltz
gizonezkorik ez zen izango
emakumerik ez balitz.








5.C

Gizonezkoak emakumea
du bere ama aurrena
baina hori dena ahaztu ta pizti
bilakatzen da hurrena
indarkerira heldu aurretik
pentsatzea da onena
indarrez inoiz ez da konpontzen
hitzez konpontzen ez dena.





6.A

Pentsatu zu zarela neskatxa
ez du merezi jotzea
nahizta neska edo mutila izan
onena da laguntzea
genero-indarkeriaren aurka
emakumeak zaintzea
elkar jotzea ez dago ondo
hobe hitzez konpontzea.











6.B

Errespetuan beharra degu
bizitzan beti aurrena
ez badegu nahi beti izatea
mundu osoko gaiztoena
ez badegu nahi neskarik gabe
geratzea mundu dena
mutilek nesken beharra dute
eta neskek mutilena.





6.C

Gizartea ez da beti zuzena
behar dugu orekatu
neska mutilak elkarren premiz
bizi garela ohartu
gu denon arten jotzea kendu
ondo konpontzen saiatu
elkar onartu den bezela eta
beti elkar errespetatu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario