viernes, 23 de diciembre de 2016

Gabonak

Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

Urteko azken egunak ere
ia iritsi DIRENEZ
opariak bai ditugu
olentzeroren ESKER ONEZ
oso ondo pasako dugu
familiarekin BARREZ
ondo pasatzea espero dugu
eskeni hori MESEDEZ
gabon alaiak eta urte berri on
etxeko guztion PARTEZ


Abenduaren hogeita laua
hemen dugu opari PILA
urtarrilaren seia gero da
amonarentzat lan ZAILA
bazkari asko prestatu behar
gero guk eman esker MILA
zorionaren bila ez joan
bihotzean hasi BILA
bi mila eta hamazazpia
bikaina izan DADILA


Urteko azken egunak ere
ia iritsi DIRENEZ
gure etxean gelditu zaitez
ez joan berriz MESEDEZ
eta urtero ekarri erraz
opariak ere BAIETZ
etorri gure eskolara bai
Mantto handiren OMENEZ
gabon alaiak ta urte berri on

etxeko guztion PARTEZ

jueves, 17 de marzo de 2016

ESKERRIK ASKO

Doinua: Izkin hontatik idazten dizut
Gaia: Eskerrik asko


Nik egin behar detena da
zuri gauza hau kontatzea
egin dituzun gauz guztikgatik
mila esker esatea
zure familian partetikan
muxu pila jasotzea
gehiegi maite zaitugulako
berso hau oparitzea


Eskerrik asko guztia gatik
asko maite zaitut AITA
egun eta egun zu lanean
beti nei lagundu NAHITA
palizak ere hartzen dituzu
bizikletan IBILITA
guztia eskertu nahi nizuke
nik bihotzetik HASITA


Eskerrik asko ematen dizuet
eindako lanagatik
eta hori egitan dijoa
nire bihotz-bihotzetik
munduko familirik hobena
zerate unibertsotik
eta horregatikan ni nago
oso pozik txikitatik


Eskerrik asko guztiagatik
asko maite dizuedalako
eta bertxoak egiten ditut
gaur zuei abesteko
ta baita  ere egiten dizut
asko maite zaitudalako
eduki nahi zaitut
oreimenen betirako


Eskerrik asko aita eta ama
beti laguntzeagatik                     
guraso  hoberenak zerate
unibertso guztitik
 betidanik zaintzen didazue
oso txiki-txikitatik
eta horregatikan ni nago
txikitatik poz-pozik


Kaixo Alaitz polit hori nire
lengusina EDERRA
neri gustatzen zait zure
txikitako IRRIFARRA
badakit zuri gustatzen zaizkizu
urrak eta INTXAURRA
eta horregatikan daukazu
ogro baten INDARRA


Ni familiarekin nago
ni oso oso GUSTURA
amak dena prest dagoenean
deitzen digu BAZKALTZER
eta anaiak gero esaten du
goazen denok JOLASTERA
aita iritsitakoan denok
afaltzen dugu BATERA


Aitaren eguna

Aitaren eguna gertu daukagula, hona hemen Maddalen Arzallusek eta Eneritz Artetxek abesturiko bertsoak. Honekin lotuta, jarraian dituzue gure gelan egindako lanak.



Gaia: Gurasoei, txikitatik lagundu didatelako eta asko maite diet.
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Naroa Alonso, (5.C)

Eskerrak ematera
nator zuengana
txikitatik zaindu nau
ta ama da hobena
aitak erakutsita
kirola da ona
baina bioi zor dizuet
kopuru berdina.
Eskerrik asko bioi
aita eta ama.

Gaia: Aitari. Asko maite dut eta aitaren  egunerako oparitxoa
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Saray Sanchez, (5.C)

Martxoak 19
zure eguna baita
espero det zurekin
asko jolastea.
Amatxok ere asko
maite zaitut eta
zu bezalako aita
guk nola ez maita.
Eskerrik asko eta
zorionak aita.


Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Aimar Alvarez (5.C)

Martxoak 18
betiko moduan
zure urteen eguna
daukat nik buruan.
Antzeko aingerurik
ez dago zeruan
beti prest laguntzeko
behar den orduan.
Zu bezalako amarik
ez dago munduan.

Gaia: Gurasoei. Asko laguntzen didatelako, oso ondo pasatzen dudalako eta larunbatean ezkondu zirelako.
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Izaro Ibañez (5.C)

Eskerrak ematera
nator zuengana
txikitatik lagundu
didazula ama
eta zu berriz aita
musikari ona
eskertu beharra daukat
zuen lan bikaina
zuekin bizitzea
hau da ZORIONA!

Gaia: Aitari. Asko maite dudalako eta beti nere ondoan egon delako.
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Leire Apezetxea (5.C)

Martxoak 19
zure eguna baita
bertso polit bat egin
dizudala eta
eskertu nahiko nuke
zure lanpolita
zu bezalako aita
guk nola ez maita
eskerrik asko eta
zorionak aita.






Amari bertsoak


Kaixo lagunak!
 Gaur Bixenterekin bertsolaritza izan dugu eta bideo polit hau erakutsi digu, Miren Amurizak eta Maddalen Arzallusek  Bertso Egunean, amari dedikaturik abestutako bertsoak dira.  Nahi izanez gero, beheran dituzue zuek ere abesteko. Ea zer iruditzen zaizuen!










jueves, 3 de marzo de 2016

Lagunak eta Play-a

Gaia: Batek etxean jolastu nahi du eta besteak kalean
Doinua: Batetikan korrozka
Taldea:  Sara, Iradi eta Mamandi.
Gela: 5.C

- Kaixo Aitor gu goaz
kanpon jolastera.
Nahi al duzu etorri
gurekin batera?

-          Ez ni Playean nabil
batetik bestera
orain pasa behar dut
nibel zailenera.
-          Beraz hurrengo baten
ikusiko gera
gu utzita playakin
gelditzen al zera

-          Baina ni aspertzen naiz
begiratzen zuri.



Igerilekuan komerik

Gaia: Igerilekuan bat denbora asko igerian
Doinua: Batetikan korrozka
Taldea:  Ekain, Mireia, Ander eta Leire S.
Gela: 5.C

-          Mesedez utzi dazu
zaudela gehiegi
ia gaizki usainduko
duzula dirudi.

-          Biana nik entrenatzen
nahiko nuke segi.

-          Baina ni aspertzen naiz
begiratzen zuri.

-          Joan zaitez gosaltzera
eta utzi niri.


Jangelan bazkari txarra

Gaia: Jangelan bazkari txarra
Doinua: Batetikan korrozka
Taldea:  Manex, Silvia, Jon, Naroa eta Izaro
Gela: 5.C

IKASLEA
Gaur ere jun beharko
berriro jangela
nahiz eta ez gustatu
dagoen pastela.
Baina gaur ere dago
betiko okela
ez dakigu zer egin
baina jan behar dela
etxean gelditzea
nahiago dugula.

ZAINTZAILEA
Baina jan beharko zu
dagoen platera
erdia jan behar da
gehiegi baldin ba
bazkaltzeko daukagu
kroketa ta raba
ez badezu oain jaten
den-dena jan behar da
edo indarrik gabe
geldituko zara.