jueves, 17 de marzo de 2016

Aitaren eguna

Aitaren eguna gertu daukagula, hona hemen Maddalen Arzallusek eta Eneritz Artetxek abesturiko bertsoak. Honekin lotuta, jarraian dituzue gure gelan egindako lanak.



Gaia: Gurasoei, txikitatik lagundu didatelako eta asko maite diet.
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Naroa Alonso, (5.C)

Eskerrak ematera
nator zuengana
txikitatik zaindu nau
ta ama da hobena
aitak erakutsita
kirola da ona
baina bioi zor dizuet
kopuru berdina.
Eskerrik asko bioi
aita eta ama.

Gaia: Aitari. Asko maite dut eta aitaren  egunerako oparitxoa
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Saray Sanchez, (5.C)

Martxoak 19
zure eguna baita
espero det zurekin
asko jolastea.
Amatxok ere asko
maite zaitut eta
zu bezalako aita
guk nola ez maita.
Eskerrik asko eta
zorionak aita.


Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Aimar Alvarez (5.C)

Martxoak 18
betiko moduan
zure urteen eguna
daukat nik buruan.
Antzeko aingerurik
ez dago zeruan
beti prest laguntzeko
behar den orduan.
Zu bezalako amarik
ez dago munduan.

Gaia: Gurasoei. Asko laguntzen didatelako, oso ondo pasatzen dudalako eta larunbatean ezkondu zirelako.
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Izaro Ibañez (5.C)

Eskerrak ematera
nator zuengana
txikitatik lagundu
didazula ama
eta zu berriz aita
musikari ona
eskertu beharra daukat
zuen lan bikaina
zuekin bizitzea
hau da ZORIONA!

Gaia: Aitari. Asko maite dudalako eta beti nere ondoan egon delako.
Doinua: Maisu Ruanda
Egilea: Leire Apezetxea (5.C)

Martxoak 19
zure eguna baita
bertso polit bat egin
dizudala eta
eskertu nahiko nuke
zure lanpolita
zu bezalako aita
guk nola ez maita
eskerrik asko eta
zorionak aita.






No hay comentarios:

Publicar un comentario